Logo de Facebook Logo de X/Twitter Logo de YouTube Logo de Instagram Logo de LinkedIn

Alokairua eta lagapena

Sareak sortzen ditugu

Kultura- eta gizarte-erakundeekin sarean lana bultzatzea eta aktibatzea

Nafarroako Kutxa Fundazioak sareko lana sustatu eta aktibatu nahi du kultura- eta gizarte-erakundeekin, CIVICANeko espazioak haien eskura jarriz, espazioak lagatuz eta alokatuz.

Lagapenak egin ahal izango dira Nafarroako Kutxa Fundazioaren helburuekin bat datozen jardueretan, besteak beste, jardunaldiak, biltzarrak, prestakuntzak eta aurkezpenak egiteko.

Espazioak lagatzeko eta alokatzeko araudia

Espazioak lagatzeko eta alokatzeko araudia eta eskaera-inprimakiak honako esteka hauetan kontsulta ditzakezu:

Lagapen-araudia

CIVICAN Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur zentroa da, pentsamendu eta kultura partekatuko espazioa, kultura- eta hezkuntza-ekosistema bultzatzeko eta aktibatzeko bokazioa duena, solidaritatearen eta gizarte-ekintzaren sustatzailea eta herritarren eta Nafarroako gizarte- eta kultura-erakundeen parte-hartze aktiboaren bermatzailea.

Horregatik, Nafarroako Kutxa Fundazioak Nafarroako entitateen eskura jartzen du bere CIVICAN kultur gunea, garapen kultural eta sozial horretan lagunduko duten jardueren garapenean laguntzeko helburuarekin.

Ikusi lagapen araudia

Alokairu-araudia

CIVICAN Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur zentroa da, pentsamendu eta kultura partekatuko espazioa, kultura- eta hezkuntza-ekosistema bultzatzeko eta aktibatzeko bokazioa duena, solidaritatearen eta gizarte-ekintzaren sustatzailea eta herritarren eta Nafarroako gizarte- eta kultura-erakundeen parte-hartze aktiboaren bermatzailea.

Horregatik, Nafarroako Kutxa Fundazioak Nafarroako entitateen eskura jartzen du bere CIVICAN espazio kulturala, garapen kultural eta sozial horretan lagunduko duten jardueren garapenean laguntzeko helburuarekin. Kasu horretan, CIVICANek tarifa bereziarekin alokatuko ditu bere espazioak.

Ikusi alokairu araudia

Harremanetan jarri

Liburutegiarekin harremanetan jartzeko Nafarroako Kutxa Fundazioaren telefonoaren bidez egin daiteke