Logo de Facebook Logo de X/Twitter Logo de YouTube Logo de Instagram Logo de LinkedIn

Liburutegia

Pentsamendu eta kultura partekatua

Pentsamendu eta cultura partekatuaren liburutegia CIVICANen

Nafarroako Kutxa Fundazioak CIVICANen daukan liburutegia gizarte- eta kultura-gaiei buruzko ezagutza, topaketa, solasaldi, hausnarketa eta kultura partekaturako espazioa da, gure gizartean pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko eta literatura eta arte topaketak eta esperientziak sortzeko duten ahalmena garatzeko.

Erakunde bizi gisa sortutako liburutegia da, parte hartzeko erabilera kolektiboa duena, eta CIVICANeko programazioaren beste zati bat da.

Dokumentu-funtsa

Bilduma eta gomendioak

Liburutegiko dokumentu-funtsa literatura eta pentsamendu garaikidearekin eta joera berriekin lerrokatuta dago, zentroaren programazio hedatuarekin bat etorriz. Arloz arlo espezializatutako langile kualifikatuek aukeratutako bilduma bat dauka: helduak, gazteak, komikia eta haurrak.

Liburutegiak 42.000 liburuki baino gehiagoko funtsa dauka, eta, gainera, berrehun bibliografia-sorta baino gehiagoko bilduma, ikastetxeentzat eta irakurketa-klubentzat.

Liburutegi Sarearen katalogorako sarbidea

Bildumaren oinarria

Funts hau CIVICANeko programazioan parte hartu eta laguntzen duten pertsonen ekarpenekin ere elikatzen da, Nafarroako Kutxa Fundazioaren gai eta alor ezberdinetako profesionalak baitira.

Liburutegiko langileek hainbat gomendio ematen dizkiete CIVICANeko irakurleei. Gomendio horiek hiru hilean behin eguneratzen dira, hala nola:

  • Irakurketa-erakusleihoak: zentroaren programazioarekin zerikusia duen gai bati buruzko materialen aukeraketa. Material horiek biltzen dituen irakurketa-gida baten ondoan.

Liburutegi-bitartekaritza

Liburutegia gizarteko esparru guztietara kultura hurbiltzeko leku irekia da. Horretarako, funtsa ezagutzeko, espazioaren kudeaketa ulertzeko eta katalogoan bilatzeko hainbat aukera eskaintzen dira.

Bisita gidatuak, taldeentzako, irakasleentzako edo publiko orokorrarentzako saio pertsonalizatuak eta liburutegiko baliabide digitaletara sartzeko aholkularitza.

Adin tarte desberdinetarako eskola-bisitak, modu ludiko eta gidoidunean zuzendutako jarduerak, liburutegiko ingurunea ezagutzen laguntzen dutenak eta irakurzaletasuna sustatzen dutenak.

Liburutegiko langileek aholkularitza pertsonalizatua ematen diete ikastetxeei, eta materiala hautatzeko eta orientatzeko lana egiten da, eskuragarri dagoen materiala eskatuta.

Maleta bidaiariak: ikasgeletan lantzeko gai edo genero bati lotutako 20-30 lanen bildumak.

Irakurketa
de klubak

CIVICANeko liburutegiak adin, ikuspegi, interes eta sentsibilitate ezberdinak biltzen dituen irakurketa-klub sorta bat eskaintzen du. Solasaldi formatuarekin, topaguneak dira non liburutegiko langileek zentroaren programazioaren inguruan kontu handiz aukeratutako obren bidez, gaur egungo gaiak, kezkak eta errealitateak jorratzen diren.

Perspektiben mosaiko bat, non parte-hartzaile bakoitzak bere begirada eskaintzen duen, esperientzia kolektiboa eta pertsonala aberastuz.

  • Gazte eta helduentzat

    Macondo: literatura garaikidearen esplorazioari eskainitako gunea. Bertan, gaur egungo idazleen lanetan murgiltzen gara, inguratzen gaituen munduari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituztenak.

  • Gazte eta helduentzat

    Ipuinen begiratokia: beste mundu batzuetara garamatzaten ipuin, narrazio eta album ilustratuen magiarekin gozatzera gonbidatzen gaituen kluba.

  • Gazte eta helduentzat

    Liburuz liburu: euskarazko literatura garaikideari eskainitako kluba, eta bertako kultura eta hizkuntza aberastasunean murgilduko gara.
     

  • Haurrei zuzendua

    Ostiralean, TBO: komikizale gazteenen topalekua. Narraziorako eta gizarte-adierazpenerako tresna gisa duen ahalmena aztertuko da bertan.

  • Haur eta familiei zuzendua

    Malacatú: familientzako eta haurtxoentzako guna, non txikienekin irakurketa-esperientzia partekatzen diren, liburuekiko maitasuna sustatuz eta irudimena piztuz.
     

Harremanetan jarri

Liburutegiarekin harremanetan jartzeko Nafarroako Kutxa Fundazioaren telefonoaren bidez egin daiteke.

Ordutegiak

(+12 urte)

Gazte eta helduentzako aretoa

  • Astelehena - ostirala:

    09:00-etatik 14:00-etara. 16:00-tatik 21:00-etara.

  • Larunbatetan:

    09:00etatik 14:00-tara.

(0-12 urte)

Haurren gela

  • Astelehena - ostirala:

    17:00tatik 20:00tara.

  • Larunbatak eta eskolako oporrak:

    10:00tatik 14:00tara. 17:00tatik 20:00tara.